Kalitate handiko
latxa ardi-artilez
egindako produktuak
Latxardik latxa ardi-artilearekin egindako produktuak eskaintzen ditu, Euskadin bildu eta prozesatutako artile autoktonoa. Prozesuaren etapa bakoitzaz arduratzen gara, artaldearen zaintzatik produktua egin arte. Animalien ongizatea, jasangarritasuna eta ingurunearekiko errespetua bermatzen ditugu. Horrela, bezeroak artikulu iraunkor, arduratsu eta kalitate handikoa jasotzen du.
ZER EGITEN DUGU
Latxardin arropa eta ehun-produktuak ekoizten ditugu latxa arrazako ardien artile berrerabiliekin, normalean baztertu egiten den artilea. Gure helburua material noble honi bigarren bizitza bat ematea da. Bere potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzen dugu pieza bakarrak sortzeko. Kalitate handiko eta iraunkortasun luzeko produktuak fabrikatzen ditugu, hala nola txanoak, mantak, jertseak, etab.
%100 Latxa ardi-artilez egindako
negu txanoa
Gure bezeroen gogokoena, denboraldiz denboraldi.
Txano hau ardi latxaren artile % 100 naturalarekin egina dago, Euskal Herriko arraza autoktonoa, artilearen kalitateagatik eta beroagatik ezaguna. Denboraz kanpoko diseinuak eta leuntasun paregabeak egun hotzetarako lagun ezin hobea bihurtzen dute.
Pieza bakoitza bakarra da, tradizioarekiko arretaz eta errespetuz egina.
Naturala, beroa eta benetakoa. Horrelakoa da gure produkturik eskatuena.
- Transpiragarria eta isolatzailea.
- Tokiko ekoizpena eta ekoizpen jasangarria.
- Nahasketarik eta kimikorik gabe — artile hutsa bakarrik
Baloreak
Enpresa bezala, ardi-artilezko produktuak sortzeaz gain beste helburu batzuk dauzkagu eta bete egin nahi ditugu. Uste bait dugu helburu hauengatik izango ez bazen gure negozioak ez luke zentzurik edukiko lotuta bait dago.